Breadcrumb

Eduki publikatzailea

"Zinema eta zientzia VI" zikloa: 25 urtetik beherakoentzat doako sarrera

Irudia

2023, URTARRILA-MARTXOA


Lekua eta ordua

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU (Bilbao).
Auditorio Mitxelena.
Avda. Abandoribarra etorb., 3. 48009 (Bilbao).
19:00

Euskadiko Filmategia-Zinema eta Zientzia VI 

“Fisika eta kimika gara”, pentsatzen zuen Severo Ochoa Nobel Sari asturiar ospetsuak. Esaldia zertxobait luzeagoa zen, baina: “Maitasuna fisika eta kimika da… Baina oso fisika eta kimika sofistikatuak, e? Horixe garela uste dut, eta besterik ez: fisika eta kimika”. Bada oso zabalduta dagoen sinesmen faltsu bat, automatikoki zientzia eta maitasuna kontrajartzen dituena. Hala ere, biokimikari asturiarrak errefrau egoki batean laburbiltzen du bi eremuak, hau da, zientifikoa eta emozionala, elkarrekin lotuta daudela. Maitasuna, giza adierazpen handienetako bat, zuzenean lotuta dago zientziarekin ere.

Zinema eta Zientziaren ziklo honen seigarren edizioan (beti bezala, Donostia International Physics Centerren [DIPC] eta Donostiako Zinemaldiaren eskutik) asko hitz egingo dugu maitasunaz. Eta zientziaz. Zientziarekiko maitasunaz, baina baita bestearekiko maitasunaz ere. Maitasun fisikoa eta maitasun espirituala. Erlijioaz eta sinesmenez. Eta galerez, nostalgiaz eta minaz. Oso gizatiarrak diren gauzez. Nahi gabe, eta beharbada bizitzea egokitu zaigun errealitate nahasi eta ilunagatik, maitasuna ildo nagusi gisa sartu, eta horrek pelikulaz pelikula salto eginarazten digu. Helburu horren bilaketan, zientzialarien ekarpen ordainezina izango dugu, beti bezala, horiek zikloko Aurkezpenak eta solasaldiak aberastuko baitituzte beren jakintzarekin eta gizatasunarekin.

Aurrekoetan bezala, menua gure geografiako bost puntutan dastatu ahal izango da: Donostian (Tabakalera), Bilbon (UPV/EHUko Bizkaia Aretoa), Gasteizen (Artium), Iruñean (Golem Baiona) eta Donibane Lohizunen (Cinéma Le Sélect). Eta beti DIPCk gonbidatutako zientzialarien eskutik. Zientzia maite dugulako. Zinema maite dugulako.