Breadcrumb

Eduki publikatzailea

10. Kultura, komunikazioa eta garapenako nazioarteko topaketa.

Komunikazioa, gizartea eraldatzeko tresna oso erabilgarria bada ere, garapenerako
lankidetzaren logikatik kanpo utzi ohi da. Era berean, pertsonen, planetaren eta
oparotasunaren aldeko munduko ekintza-planean ere ez da kontuan hartu. Plan hori
2015ean jarri zuen martxan Nazio Batuen Erakundeak, Garapen Iraunkorrerako 17
Helburuetan (GIHetan) oinarrituta.
Ohiko komunikabideek eragin handia dute botere-harremanetan, imajinario
kolektiboaren eraketan eta «ezagutzaren transmisioan». Komunikazio-eskubidea
sustatzeaz gain, Gizartea Eraldatzeko Komunikazioak ahalegin berezia egiten du giza
eta komunitate-garapen bidezkoa eta iraunkorra sustatzeko, ezagutza-sareak
sortzeko eta gizarte-ehuna sendotzeko.
Munduko hainbat GGKEk, teknologia berriak baliatu eta zenbait komunikazio-tresna
erabiltzea erabaki dute: irratia, zinema, sare sozialak…, eta, prozesu horretan, euren
komunitateak eraldatzeko gai diren gizarte-eragileak sortu dira.
Kultura Communication Desarrollo KCD GGKE erakundeak 10 urte daramatza lanean
komunikazio-prozesuak sortu, sustatu eta laguntzeko, hala Euskadin nola
Latinoamerikan eta Afrikan. EHUrekin lankidetzan antolatutako 10. Kultura,
Komunikazioa eta Garapenerako Nazioarteko Topaketan, aipatutako erakundeetako
eta beste batzuetako ordezkari gonbidatuek benetako esperientzien bidez
erantzungo diote honako galdera honi: Zertarako balio du Gizartea Eraldatzeko
Komunikazioak?

Uztailaren 1etatik 3ra. Bizkaia Aretoa.

Ordutegia: Goizez eta arratsaldez. Hizkuntza: Gaztelania.
Matrikula: 20€. Online izena eman behar da derrigor www.uik.eus webgunean.
Balio akademikoa: 30 ordu.
Arratsaldeko solasaldi irekiaetara joateko: www.uik.eus
Info gehiago edo kontsultak: info@kcd-ongd.org