Breadcrumb

Eduki publikatzailea

2022ko “Invisible Express” ikus-entzunezko lehiaketan

Irudia

Irailaren 1etik 23ra arte 2022ko “Invisible Express” ikus-entzunezko lehiaketan izena emateko epea irekita egongo da.

Ikus-entzunezko tresnak balio positiboak helarazteko tresna gisa erabil daitezen eta unibertsitateko komunitatean erreferentziazko eredu solidarioak izan daitezen, Kultura, Communication y Desarrollo "KCD" GKEak, “Film Sozialak” ZinemaIkusezinaren Nazioarteko Jaialdiak eta UPV/EHUko Garapenerako Lankidetza Bulegoak abian jarri dugu, beste urte batez, “INVISIBLE EXPRESS” lehiaketa.

Txapelketan, UPV/EHUko edozein ikaslek  film laburrak aurkeztu ahalko ditu, banaka nahiz taldeka. Lehiaketan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da, formulario honen bidez.

Irailaren 27an, asteartean, emango da film laburrak egiteko gaiaren berri. Izena emanda dauden ikasleei aldez aurretik jakinaraziko zaie non eta zer ordutan izango den.

Film labur irabazleek sari hauek jasoko dituzte:

  • Epaimahaiaren Saria: 1.000 €
  • Ikusleen Saria: 500 €

Anima zaitez eta parte hartu!