Breadcrumb

Eduki publikatzailea

62 Zinebi. Bertoko bedgiradak

Lehenengo argitaratze data: 2020/11/05

Kartela

Aurreko edizioetan ohi izan denez, ZINEBI 62k arreta berezia eskainiko die ekoitzi berri diren euskal lanei. Lan horiek erakusteko, eta horiek ezagutu eta zabaltzen laguntzeko, zinemagileek gure inguru historiko eta kulturalaren inguruko gai eta formen gaineko kezka argitara ateratzeko erakustaldia antolatzen du Jaialdiak urtero. Aurten 8 film luze dokumental eta 22 film labur aurkeztu dira.

Azpimarratzekoak dira honako lan hauen estreinaldiak: Josu Rekaldek zuzendutako Esther Ferrer. Hilos de tiempo –Bideoarte Sorkuntzaren BBVA Fundazioaren MULTIVERSO Beka 2018 - Bilboko Arte Ederren Museoa–, diziplina arteko euskal artistaren lanari buruzkoa (performance artean aitzindaria da Esther Estatu mailan); ZINEBI 61ean Espainiako Zinearen Sari Nagusia irabazi zuen Paula Iglesiasen eta Marta Gómezen Fabricando mujeres 2.0; Ainhoa Urgoitiak eta Enrique Reyk zuzendutako Margolan bat oparitzen didazu? (¿Me regalas un cuadro?) dokumentala, ZINEBI Networking. Dokumentalen Sorgunea sailaren bigarren edizioan parte hartu zuena; Pablo Maquedaren Dear Werner (Walking on Cinema) dokumentalaren aurrestreinaldia, Haizea G. Viana bizkaitarrak ekoitzitakoa; eta Josep Morell eta Jordi Vilarrek zuzendutako Ernest Lluch, libre y atrevido lanaren aurkezpena Bilbon.

Horretaz gain, Bertoko Begiradak - Miradas desde Euskadi sailerako hautatutako 22 film laburretatik 18 Euskadin egindako film laburrak dira. Hiru saiotan eskainiko dira multzoka, eta FAS Zineklubaren saria lortu ahal izango dute (2.000 €). Gainerako 4 film laburrak, ordea, saio berezi batean eskainiko dira lehiaketatik kanpo, Bilboko Arte Ederren Museoan.

 

Zinebi