Eduki publikatzailea

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatera sartzea

Lehenengo argitaratze data: 2020/07/01

Behin alarma-egoera amaituta, eta errektorearen ekainaren 11ko ebazpenean jasotakoari jarraituz, zentrora sartzeko baldintzak eguneratu dira.

Irakasleei eta ikertzaileei dagozkien ikerketa- eta kudeaketa-jarduerak egiteko instalazioetara sartzeko, osasun-, segurtasun- eta higiene-neurriak eta indarrean dauden babes-arauak errespetatuko dira, UPV/EHUko jarduera presentzialera itzultzeko planaren aurreikuspenekin bat etorriz.

Gogorarazten dizugu UPV/EHUko irakaskuntza-jarduera guztia urrutiko eta online modalitateetan mantentzen dela 2019-2020 ikasturteko eskola-aldia amaitu arte.

Autobabeserako eta urruntze sozialerako neurriak errespetatu ahal izateko, sarbide guztiek aldez aurretik jakinarazita egon beharko dute.

Horregatik guztiagatik, Fakultatean sartu behar baduzu, bete ezazu, mesedez, 24 ordu lehenago gutxienez honako formulario hau:

https://forms.gle/FEQkHgvMoA8Q3nh77

Zentroaren jarduera presentzialera itzultzeko planean jasotzen den bezala, unibertsitate-txartela erabili beharko da beti 0 solairuko igogailuaren ondoko atetik (Penter liburu-dendaren ondoan). Txartelen eguneratzailea atearen eskuinaldean dago.

Eraikina 8:00etatik 15:00etara egongo da irekita.