Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Aldez aurretik botoa. Fakultateko Batzarrean ikasleen ordezkariak hautatzeko hauteskundeak - 2021

Lehenengo argitaratze data: 2021/11/25

Abenduaren 13an Fakultate Batzarrerako eta Klaustrorako hauteskundeetan parte hartu ezin duten ikasleek abenduaren 1, 2 eta 3an eman ahal izango dute botoa dekanotzako idazkaritzan. Ordutegia izango da 8:30etatik 14:30ak arte.

Boto txartela gutunazal itxi batean sartuko da, ondoko agiriren baten fotokopiarekin batera: NAN, pasaportea, gidatzeko baimena, edo unibertsitateko txartela. Gutunazal hori beste gutunazal batean sartuko da eta azken horren kanpoko aldean boto emailearen izen-abizenak idatziko dira, eta sinatu egingo da hegalean.

Leioan, 2021eko azaroaren 25ean.