Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Kongresua

Analisi Filmikoari buruzko V. Nazioarteko Kongresua eta Santos Zunzunegui Díazen, Doktore Honoris izendatzeko ekitaldia

Irudia

Azaroan Analisi Filmikoari buruzko V. Nazioarteko Kongresua egingo Jaume I Unibertsitatean (Castellonen) ospatuko dela. Gure fakultateko katedradun emerituaren, Santos Zunzunegui Díazen, Doktore Honoris izendatzeko ekitaldiaren barruan, hain zuzen ere.  Laudatioa Jaume I Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko katedradun Javier Marzal Felicik burutuko du.

Film Analisiari buruzko Nazioarteko V. Kongresua 2023ko azaroaren 21etik 24ra bitartean luzatuko da. Kongresua zinema aztertzearen garrantzia aldarrikatzeko esparru egokia da  eta hala aldarrikatzen du Zinema eta hezkuntza mediatikoaren erronka kongresuaren azpitituluak. Alde horretatik, kongresuak zinemaren ikerketaren garrantzia erreibindikatzea du xede, ez bakarrik komunikazioaren etorkizuneko profesionalentzat, baita herritar kritikoen prestakuntzarako ere.

Jorratu nahi diren gaien artean, honako hauek nabarmentzen dira:

  • Zer esan nahi du film bat aztertzeak? Filmaren analisiaren joerak eta perspektibak
  • Zinemaren aldaketak eta eraldaketak arreta ezaren aroan
  • Mugako espazioak eta diskurtso-estrategiak dokumentalean eta fikzio garaikidean
  • Gaur egungo ikus-entzunezko egileak
  • Zinema ikasteak hezkuntza mediatikoan duen garrantzia
  • Hezkuntza mediatikoko esperientziak zinemaren arloan

Bertaratzea doakoa da eta kongresuan komunikazio bat aurkeztu nahi duten guztientzat, izen-emate goiztiarra irailaren 30era arte luzatuko da. Inskripzioen amaiera, bestalde, 2023ko urriaren 20ra arte luzatuko da.

Informazio gehiago