Breadcrumb

Eduki publikatzailea

AUKERA mentoretza programaren 2022ko edizioa martxan da!

Lehenengo argitaratze data: 2022/03/10

Irudia

Zer da AUKERA?

Film laburrak egiteko mentoretza programa da.

Zer eskeintzen da?

Gidoigintza, Zuzendaritza eta Ekoizpen mentoretza trinkoak.

Ahalduntzea, dossierren garapena eta pitching prestaketarako ikastaroak profesional ezagunen eskutik.

ZINEBI jaialdiaren Industria sailean proiektuen aurkezpena.

Programa amaitzerakoan ekoizpenera bideratutako 3.000 AUKERA Sari emango dira.

Nori zuzendua?

Zinemagintza edo ikus-entzunezko ikasketak egin dituzten edo egiten ari diren 18-35 urte bitarteko emakumeei zuzendua.

Taldeetan aurkezteko: gutxienez hiru eta gehienez 5 emakumek osatutako taldeetan aurkezteko.

Film labur bat egiteko proiektua izan behar dute gidoiaren idazketa fasean.

Euskarazko zein gastelaniazko proeiktuak.

Proiektuak aurkezteko epea apirilaren 25era arte egongo da zabalik. 

Oinarriak hemen dauzkazue.

Zabaldu mesedez deialdi hau zuen kontaktuen artean. 

Film labur bat egin nahi duten Euskal Herriko emakume gazte guztiek ezagutu dezaten!

Mila esker zuen laguntzagatik!

(Antolatzailea: (H)emen Elkartea-Euskal Herriko ikus-entzunezko eta arte eszenikoetako emakumeen elkarte profesionalak.<hemen@hemen.eus>)