Breadcrumb

Eduki publikatzailea

OHARRA COVID-19, Azterketa eperako

Lehenengo argitaratze data: 2022/01/10

Ez da aldatu Fakultatearen orrian argitaratutako aurrez aurreko azterketen egutegia.

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak jarduera-protokolo bat argitaratu du, ikasleak konfinatuz gero, hartu beharreko neurri higieniko prebentiboak eta akademikoak jasotzen dituena. (Protokoloa atal honetan bertan kontsulta daiteke, beherago)

Protokoloa ikastetxeko ikasle guztien posta elektroniko korporatibora bidali da. Arretaz irakurtzea eskatzen da.

Ezarritako neurriak errespetatzea eta betetzea lagungarria da guztiok egoera hau berme sanitario eta akademiko onenekin gainditzeko.

COVID ADIERAPENA inprimakia, irakasleari eta zentroko COVID arduradunari bidali, eta BAKARRIK BETE: Nork bere diagnostikoa egin duen kasuan eta emaitza positiboa izan duenean edo emaitza negatiboarekin PCR-a egiteko zain dagoen kasuetan.

COVID-19 proban positibo emanez gero, berriz ere gogorarazten dugu ezinbestekoa dela bai eragiten dien irakasleei eta bai ikastetxeko COVID arduradunari (gkz.covid19 @ehu.eus) jakinarazi behar zaiola.