Eduki publikatzailea

BADATOR BILBAO WEB FEST!

Lehenengo argitaratze data: 2015/10/13

Irudia

Datorren urriaren 14, 15 eta 16an, Bilbao Web Fest Jaialdiaren I. edizioa izango da Bilbon. Euskadiko, Espainiar Estatuko eta nazioarteko websailik onenak bilduko dituen ekitaldi honek ikus-entzunezko aditu eta sortzaileen arteko komunikazio-gune bat sortzea du helburu. Guztira, 23 herrialdetan ekoiztutako 100 websail aukeratu dira jaialdian lehiatzeko. Halaber, hogei jarduera baino gehiago eskainiko dira, doan eta adin guztietarako jendearentzat (hitzaldiak, mahai-inguruk,...). Jaialdiari amaiera emateko Guggenheim Bilbao Museoan sariak banatzeko ekitaldia egingo da. Ez ezazu galdu eta parte hartu Bilbao Web Fest-en!

Twitter: @BilbaoWebFest
Facebook.com/BilbaoWebFest
www.BilbaoWebFest.com