Eduki publikatzailea

BAI Programa

Lehenengo argitaratze data: 2022/01/10

ZER DA BAI PROGRAMA?

Ikasleen euskarari bultzada emateko programa da.
Akats ohikoenak ezabatu, konfidantza irabazi eta aurrerantzean karreran eroso sentitzea du helburu. Baina hori baino gehiago ere bada, harreman berriak egin eta jarduera kultural interesgarrietan parte hartzeko atea da.

 

NORI ZUZENDUTA DAGO?

Lehenengo mailako KAPUKO ikasleei.

 

NORTZUK DIRA IRAKASLEAK?

Berdinen Arteko Ikaskuntza da. Irakasleak honetarako berariaz
trebatutako bigarren mailako ikasleak izango dira.

 

NOIZ ETA NON IZANGO DA?

Astean behin, ostegunetan, 16:00etatik 18:00etara,
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean.
Lehenengo saioa: otsailak 3 (12 saio).

 

ZER MOTAKO EDUKIAK LANDUKO DIRA?

Akatsak zuzentzeko jarduera aktiboak, elkarreraginean oinarritutako ariketak, hitz jariotasuna lantzeko proposamen errealak, jarduera kultural osagarriak musutruk (kontzertuak, irakurketa klubeko saioak...), egungo euskal produkzioetan gozatzeko aukera, hizkuntz-ohituren inguruan hausnartzeko dinamikak eta hizkuntza gaitasunaz ohartzeko aukera.

 

ZER IRABAZIKO DUT?

  1. Komunikazio ikasketetan funtsezkoa da hizkuntzarekin trebea izatea. Hori da batez ere irabaziko duzuna.
  2. Ikasle zaharragoak ezagutzeko aukera.
  3. Aukera askeko kreditu bat.

 

ZER EGIN BEHAR DUT IZENA EMATEKO?

Email bat idatzi estitxu.garai@ehu.eus helbidera.
20 plaza bakarrik eskainiko ditugu. Ez galdu aukera.
Izena emateko azken eguna: urtarrilak 20.