Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Bakea eta Bizikidetza Teknikaria Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan. Lanpostua Gasteizen

Lehenengo argitaratze data: 2021/03/24

( Euskadiko Gazteriaren Kontseiluren deialdia)

Bakea eta bizikidetzaren alorrean Bake Kulturaren kudeaketan edota Giza Eskubideetan ezagutza baduzu eta landu nahi badituzu, hau da zure aukera. Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) Bake eta Bizikidetza teknikari lanposturako lan-deialdia eskaintzen dizugu. Hemen duzu deialdia.

CV eta motibazio gutuna bidaltzeaz gain, ez ahaztu Datu babesaren politika dokumentua betetzea. Dena martxoaren 29a baino lehen (12:00ak arte). Bestela ezingo dugu zure hautagaitza kontuan izan. Lanpostuaren ezaugarriak, eskatzen duguna eta kontuan izateko datak albistean dituzu.

 

Bestelako zalantzarik izanez gero, deitu 94 443 61 43 telefonora.

 

ESKAINTZEN DENA:

  • Lanpostua GASTEIZEN, baina lan eremua Euskadi osoa izango da.
  • Jardunaldi osoko lanaldia.
  • 27.126,60€ urtean (soldata gordina).
  • EGK-ren barne hitzarmenak araututako lanpostu bat eta EGK-ko Batzorde Iraunkorraren ardurapean.
  • Lantalde gazte eta dinamiko batean parte hartzea.
  • Bakea eta bizikidetzaren alde lan egitea, gazteok ardatz izanik.

 

Deialdia (pdf, 99 Kb)