Eduki publikatzailea

Baleuko ekoiztetxeak dokumental historiko berri bat jarri du martxan: "El Batallón Gernika"

Lehenengo argitaratze data: 2015/04/15

1945ean, Euskadiko Gobernuak erbestetik batasun militarraren alde egin zuen Europako historian mehatxu handiena izan zenari kontra egiteko: okupazio Nazi-ari, alegia. "Libertad" batailoiarekin batera, ideologia guztietako gudariek helburu bakar batekin beraien bizia arriskuan jarri zuten, askatasunaren alde borroka egitea. Asmo eta jomuga horretan, guztien gainetik Gernika Batailoia nabarmendu zen: EAJko gudari abertzaleak, EAE, sozialistak, anarkistak… guztiak ere maindire eta helburu berdin baten azpian.

Gernika Batailoiko gizonen artean bizirik dirauen gudari bakarraren lekukotasunak, gudarien familiartekoei elkarrizketak eta batailan bizitako une nabarmenen berregite fikzionatuak, BALEUKO ekoiztetxeko lantaldeak aste honetan ekingo dio dokumental berri honen ekoizpenari.

Baleukoren ikus-entzuneko egitasmo berria, borrokalariei Akitaniako presidentetzatik egingo zaien omenaldian jarriko da abian, Gerrate mundialaren amaieraren 70. urtebetetzean. Ekitaldira Iñigo Urkullu Lehendakaria eta lekuko errealak agertuko dira. Hau guztiaz gain, omenaldiaren ostean Gernikako Arbolaren kimu bat landatuko da.

Eguna:   Apirilak 18
Ekitaldiaren ordua: 15:00
Lekua: Pointe de Grave, Côte 40
             Vendays-Montalivet / Soulac Sur mer / Rétaurd. Frantzia

Elkarrizketa posibleak:

  • IBAN GONZALEZ - Zuzendaia
  • FRANCK DOLOSOR - Gidoilaria

Prentsarako kontaktua: Zuri Alvarez 666-427897