Eduki publikatzailea

Balioak Martxan.Gizarte berrikuntza arloko gazteentzako proiektuak

Lehenengo argitaratze data: 2018/02/23

Bilboko Udalaren Gazteria eta Kirol Sailak, BILBAO GAZTE BALIOAK MARTXAN izeneko ekimena abian jarri du. Horretan zuk parte hartzea nahi dugu.

LEHIAKETA honetan, 2018an burutu nahi diren GIZARTE BERRIKUNTZA arloko GAZTEENTZAKO PROIEKTUAK sarituko ditugu.

14 eta 35 urte bitarteko adina baduzu eta zure ingurunean, auzoan edo Bilbon eragin ona izan dezakeen ideiaren bat baldin baduzu, ekin gogor! Izan ere, ideia onenak diruz zuzkituko ditugu abian jarri ahal izateko.

Oinarriak eta izena emateko orriak eskuragarri dituzue bilbaogazte webgunean eta argibide gehiago jaso nahi baduzue, hurrengo helbidean gurekin jarri zaitezkete harremanetan: balioakmartxan@bilbao.eus.

Informazio gehiagorako