Eduki publikatzailea

BATEGIN, Uda Solidarioa

Imagen de BATEGIN, Verano Solidario

Aurten ere, “BATEGIN, Uda Solidarioa” izenpean, boluntak  udan praktika solidarioa sustatzeko bideratutako kanpaina jarri du martxan.

Ekimen honen bitartez, Bizkaiko biztanleak boluntariotza jarduera guztiak ezagutzera eta bertan parte hartzera animatu nahi dira, eta gauza bera egin nahi da gizarte erakunde eta instituzioek sustatutako gizarte partaidetzako beste aukera batzuekin ere, betiere, udako hilabeteetan.

Kanpaina honen amaierako helburua da parte hartu nahi duen inor ez geratzea parte hartu gabe informazio faltagatik. Esku-hartze esparru ugari daude, hainbat gairi buruzkoak: ingurumena, gizarte bazterketa, aisialdia eta denbora librea, garapenerako lankidetza, giza eskubideak, hezkuntza eta kultura, minusbaliotasunak, mendekotasunak, pertsona nagusiekin egin beharreko lana, gizarte babesa eta osasuna, eta abar.

Uda sasoi egokia da parte hartzeko, batez ere ikasleen kolektiboari dagokionez.

Anima zaitez eta parte hartu xehetasun guztiak ezagutzeko aukera izango duzun webguneetan.

Informazio gehiago