Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Beka: ikus-entzunezko dokumentu bat ekoiztea

Durangoko udala

Lehenengo argitaratze data: 2021/04/29

ARNE MIGRAZIOAK ETA EUREN EKARPEN EKONOMIKO, SOZIAL ETA KULTURALA AZTERTZEKO IKERKETA-BEKA. OINARRI ARAUTZAILEAK

Deialdi honen helburua ikus-entzunezko dokumentu bat ekoiztea da, estatuko beste autonomia erkidego batzuetatik Euskal Herrira, eta, zehazki, Durangora etorritako pertsonen bizipenetatik abiatuta, euren etorrerak herrian izan zuen eragin ekonomiko, sozial eta kulturala ikertu eta aztertzeko.

Horrez gain, dokumentalaren helburua garai hartako migrazio-prozesua aztertzen laguntzea da, haren kausak identifikatu eta deskribatzea, eta baita harrera momentuko testuinguruaren ezaugarriak eta etorri ziren pertsonen integrazio-estrategiak ere bai.

Ikus-entzunezko lana migrazioei buruzko ikerketa-lan bat izango da, eta beste erkidego batzuetatik etorritako pertsonen bizitzako hainbat alderdi erakutsiko ditu. Dokumentalak, berez, harrerako gizartean migratzaile haiek egindako ekarpen positiboen aitortza ere izan gura du.

Norentzat?

Kazetzaritzako edo Ikus-entzunezko Komunikazioko gradua edo lizentziatura izatea, azken 6 urteetan ateratakoa, edo karrerako azken ikasturtean egotea.