Eduki publikatzailea

Gondra Barandiarán-Bilboko Arte Ederren Museoa Bekak

2023-2024 deialdia
Irudia

Deialdiaren irekiera: 2023ko maiatzaren 29an

ZAZPI beka eskainiko zaizkie museoan bertako profesionalen taldearen tutoretzapean euren prestakuntza osatu nahi duten gazteei.

Bederatzi hilabeteko iraupenaz (2023ko urritik aurrera) eta hileko 500 euro gordineko zuzkidura ekonomikoaz, hautatutakoek euren prestakuntza-etapan lortutako jakintza teorikoekin bat datozen trebetasun berriak eskuratu ahal izango dituzte, museoko zenbait arlo eta sailetako profesionalen laguntzaz.