Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Begiradak Nazioarteko Zinemaldi Amateur

Irudia

(Ikertze Kultur Elkarteak antolatua)

Begiradak Nazioarteko Zinemaldi Amateurraren inguruko informazioa helarazteko idazten dizugu; eskoletan, profesionalak ez diren erakundeetan edota haurren zein nerabeen eskutik sortzen diren laburmetraien erakusleihoa izatea bilatzen du festibalak. 

Bi hilabete besterik ez dira geratzen zazpigarren ediziorako, hau, 2021eko azaroan ospatuko baita. Eguneroko teknologia eta ikus-entzunezkoen demokratizazioa da aurtengo zinemaldiaren markoa, izan ere, film bat egiteko tresna guztiok baitugu poltsikoan, mugikorraren kamara alegia.

Gainera, Begiradak Nazioarteko Zinemaldi Amateurraren edizio guztietan, inklusioaren baloreak nabarmendu nahi izan ditugu, denok parte hartu dezakegun zinemaldi bat egiteko helburuarekin.

Bi eratan parte hartu dezakezu: publiko bezala edo laburmetrai baten egile bezala.

1. Publiko bezala

Zinemaldian zehar, eskolentzako proiekzioak eskainiko dira, zeintzuetan ikasleek, zinema munduko profesionalekin hitz egiteko aukera izando duten laburmetraiak ikusi ostean. Asko dira orain arte parte hartu duten ikastetxeak. Aurtengo edizioan, emanaldi bakoitzeko aforoa, 150 pertsonakoa izango da. Beraz, parte hartu nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan gure posta elektronikoaren bitartez eta xehetasun gehiago emango dizkizugu!

2. Laburmetrai baten egile bezala

Oinarriak eta informazio gehiago eskuragarri ondoko esteketan:

https://www.begiradakfestival.com/izen-emateak/oinarriak/ eta Lista de Festivales (festhome.com)