Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Nazioarteko ikasle bisitariei ongietorria

Lehenengo argitaratze data: 2022/01/27

Irudia

Aurtengo urtarrilean ere, urtero bezala, hainbat Nazioarteko ikasle bisitari etorri zaizkigu bigarren lauhilekoa Fakultatean ikastera. Urtarrilaren 21ean, ostiralean, Fakultateko Auditorioan ongi etorri bilera izan genuen. Nazioarteko Harremanen Dekanordetzak antolaturik, bi bilera egon ziren, bata ingelesez eta bestea gaztelaniaz.

Aurreko urtean, garai berean 35 ikasle izan genituen, oraingoan ordea, guztira 75 ikasle etorri dira mundu zabaleko herrialde hauetatik:

  • Alemania
  • Danimarka
  • Frantzia
  • Grezia
  • Italia
  • Lituania
  • Norvegia
  • Herbehereak
  • Portugal
  • Txekiar Errepublika
  • Suedia
  • Txile
  • Kolonbia
  • Hego Korea
  • Mexiko
  • Errusia

Hauek guztiak, irailean ikasturte osorako etorritako 10 ikasle atzerritarrei gehitzen zaizkie.

Buddy programa

Bisitariak beraien iritsieran ez daude bakarrik. Fakultateko ikasle asko dauzkagu Buddy programaren bitartez, bisitariak Fakultateko egunero aktibitate akademikora egokitzen laguntzen. Zuk ere atzerriko ikasle bat ezagutu eta lagundu nahi zenuke? Ez duzu buddy programa ezagutzen?