Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Bilbao Mentoring Conference

Enpresa-arrakastaren gakoetako bat giza talentua sustatu eta gordetzea da. Horiek horrela, mentoring-a erakundeen lehiakortasuna eta estrategia fokuratzeko laguntza gisa agertzen da.

Bilboko Udalak jakin badaki aukerak handitzeko unea dela. Horregatik, Bilbao Mentoring Conference jardunaldia antolatu du, hiriak elkarren artean lotzeko eta nazioarteko abangoardiako hitzaldiak mahi gainean jartzeko asmoarekin.

Nazioarteko mentoring tendentzia berriak zein diren jakin nahi baduzu, DNA emozionalak duen eraginaren eta lehen-mailako enpresek mentoring-a aplikatzeko duten moduaren berri izan nahi baduzu, eta gizarte, enpresa zein hezkuntzan interesgarriak diren esperientziak ezagutu nahi badituzu, ezin duzu galdu ekainaren 22an egingo den Bilbao Mentoring Conference.