Eduki publikatzailea

BIME CAMPUS Aurkezpena

Irudia

MUSIKAZ BIZITZEA DA ZURE AMETSA?

BIME Campus talentu berrien bila ari da eta zure ametsak betetzen lagundu nahi dizu, gustukoen duzun musikaren industriaren barneko alorrean zure etorkizuna gara dezazun.

INOIZ IKUSI EZ DEN PRESTAKUNTZA AURRERATUTAKO PROGRAMA  
32 HAUTAGAIRENTZAT BAKARRIK

Aurkezpen ofiziala: irailaren 20an, 11tan - Fakultateko Auditorioan

Momentu honetatik aurrera izen eman dezakezu DOAN http://bimecampus.com webgunean, baina horren aurretik, ondorengoa arretaz irakurtzea eskatzen dizugu.

Gure artean izan nahi zaitugu Bilbon urriaren 23tik 27ra antolatuko dugun lehenengo DOAKO prestakuntza intentsibo eta praktikorako proiektu aurrendari honetan.

Esparru paregabe horretan, amaierako fasera iristen diren 32 hautagaiek sektoreko profesionalekin eta erreferenteekin batera ikasteko aukera izango dute, oso prestakuntza praktiko eta gidatu batekin, 2018an merkatura ateratzea ahalbidetuko dizuna.

Gogora zaitez hemen izena emateaz hasierako hautaketa-prozesuan sartzeko: http://bimecampus.com
(Hautaketa-prozesua irailaren amaieran itxiko da)
 

Programaren laburpena:


Urriak 23, astelehena:


EDUKIA (goizeko ordutegian)

• Ikasleei materialak ematea.
• Harrera eta BIME Campusaren aurkezpena.

Moduluak:
• Gazteen betekizuna musikaren industria berrian.
• Musikaren industrian ekintzaile bilakatzeko pentsamolde egokia.
• Norberaren kontzeptua eta marka pertsonala funtsezko gako gisa.

Coffee Break

Moduluak:
• Industrian zure rolaren bila.
• Zuzeneko ikuskizunen, biren eta jaialdien industria.

Catering-a

KASU PRAKTIKOA (arratsaldeko ordutegian) taldeka.

LURRERATU ZURE KONTZEPTUA
Kontzeptua eta marka pertsonala
• Zure rola industrian.
• Booking estrategiaren simulazioa.
• Balorazioa. Zalantzak eta galderak
 

Urriak 24, asteartea:

EDUKIA (goizeko ordutegian)

Moduluak:
• Marketinga eta komunikazioa. Musika eta publizitatea, sinkronizazioak. Nazioarteko merkatu nagusiak eta musika-proiektuen nazioartekotzea.
• Markaren ustiaketa, kuraduria eta aholkularitza.
Marketing digital musikala.

Coffee Break

Moduluak:
• Sektorearen digitalizazioa: eredu berriak. Negozio-eredu berrien agerpena eta indartzea, eredu disruptiboak.
• Proiektu artistiko baten kudeaketa estrategikoa ikus-entzunezko alorrean.

Catering-a

KASU PRAKTIKOA (arratsaldeko ordutegian) taldeka.

AIRERA ZAITEZ MERKATUAN
Negozio-eredu digital baten simulazioa
• Arazo baten agerpena eta "B plana" duten irtenbideak.
• Balorazioa. Zalantzak eta galderak

Urriak 25, asteazkena:

EDUKIA (goizeko ordutegian)

Moduluak:
• Ekitaldi perfektua. Ekitaldi bate hiru faseak (aurretikoa, live eta ondorengoa).
Protagonistak (antolatzaileak, artistak eta publikoa).
Ikaskuntza eta hobekuntzak.

Coffee Break

Moduluak:
• Esperientzia artistaren ikuspuntutik. Hasierak.
Negozio-ereduaren eraikuntza. Abantaila eta desabantailak.
Gomendioak eta motibazioa.
• Irtenbide profesionalak.
Musikaren industria 30 urtetik beherakoentzat: aukerak eta mugak krisian dagoen sektore batean.

Catering-a

KASU PRAKTIKOA (arratsaldeko ordutegian) taldeka.

EKITALDIEN ANTOLAKUNTZA
Aurretiko, bitarteko eta ondorengo lana.
Kontratazioa, produkzioa, sustapena, logistika, sarrera-salmenta eta kudeaketa gizarte-sareetan.
 

Urriak 26, osteguna:


EDUKIA (goizeko ordutegian)

• Feedback eta ariketen ebazpena, zalantzak eta galderak.
• 32 IKASLEEN EGIAZTAPENA.
• BIME PRO + BIME LIVE-erako prestaketa.
• Ekitaldiaren amaiera.

Catering-a

- - - Sarrera esklusiboa 32 ikasleentzat - - -

BIME PRO hitzaldiak ostegunean arratsaldez eta ostiralean, urriak 27, egun osoan zehar. Sarrera gidatua bertaratuekin eta nazioarteko profesionalekin networking egin ahal izateko: sustatzaileak, manager-ak, artistak, hizlariak, agenteak, etab. Panel, foro eta solasaldietara sarrera, bai eta show case-etara ere.

Sarrera produkzio-bisita gidatuarekin BIME live 2017 Jaialdiaren barnealdera (The Prodigy, Franz Ferdinand, Royal Blood, etab.), urriaren 27 eta 28an, eta baita jaialdira sarrera ere bi egunetarako.

Ostatua behar baduzu, #BIMEcampus-ak doan eskainiko dizu prestakuntza-egunetan zehar. Informazio gehiago hemen: hola@bimecampus.com