Breadcrumb

Eduki publikatzailea

BUDDY: 24/25 mugikortasunean abantaila lortzeko azken aukera

 

24/25 mugikortasun-programaren abantailak

Fakultateak kudeatzen duen nazioarteko mugikortasun programaren batean (Erasmus+ plaza guztiak eta hainbat Latinoamerika edo Beste Norako plaza) parte hartzeko asmoa duten ikasleentzat hainbat onura ditu buddy izateak. Mugikortasuna 24/25 ikasturtean egitea baduzu buruan, deialdi hau da abantaila hori izateko azken aukera: buddy betebeharrak ondo eta egoki burutuz gero, zure batez besteko nota (hautaketa egiteko garaian) 0,5 igoko zaizu.

Zer da Buddy?

  • GKZ Buddy programaren helburua gure fakultatera datozen nazioarteko ikasle bisitariak (Erasmus+, Latinoamerika edo Beste Norakoak) laguntzea da.
  • Buddy bat gure unibertsitateko ikasle bat da (zu zeu izan zaitezke), esperientziagatik, ekimen pertsonalagatik edo adiskidetasunagatik, Bilbon eta Campusean etorri berri diren bisitariei orientatzen laguntzeko prest dagoena.
  • Bisitariak abuztu amaieran/iraila hasieran iritsi ohi direla kontuan izan behar duzu. Irailaren 6an izango den ongietorri bileran egotea ere beharrezkoa da.

Izen ematea

Izen emateko irakurri ondorengo orria eta bertan eman izena.

Bilera - Ekaina

Izen eman duzuen guztiekin, bilera bat izango dugu ekainean (nahitaezkoa) eta azalpen gehiago emango dira.

Anima zaitez buddy izatera!

PD: aurretik buddy izan bazara ere, errepikatu dezakezu.