Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Buddy: atzerriko ikasleei laguntzeko egitasmoa

Datorren ikasturtean datozen ikasle bisitariei harrera egiteko asmoarekin, Buddy deialdia abian dela jakinarazi nahi dizuegu. Kontuan izan beharrekoa da: abuztuko  azken astetik aurrera hasi ohi dira iristen ikasle bisitarik, eta bertan egotea beharrezkoa da. Irailaren 12an izango den ongietorri bileran egotea ere beharrezkoa da.

GKZ Buddy programaren helburua gure fakultatera datozen nazioarteko ikasle bisitariak (Erasmus+, Latinoamerika edo Beste Norakoak) laguntzea da.

Buddy bat gure unibertsitateko ikasle bat da, esperientziagatik, ekimen pertsonalagatik edo adiskidetasunagatik, hirian eta campusean etorri berri diren bisitariei orientatzen laguntzeko prest dagoena.

Gainera, etorkizunean mugikortasun programaren batean (Erasmus+, Latinoamerika edo  Beste Norakoak) parte hartzeko asmoa duten ikasleentzat hainbat onura ditu buddy izateak.

Izen emateko irakurri ondorengo orria eta bertan eman izena.

Izen eman duzuen guztiekin, bilera bat izango dugu maiatzean/ekainean eta azalpen gehiago emango dira.

Anima zaitez buddy izatera!

PD: aurretik buddy izan bazara ere, errepikatu dezakezu.