Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Buddy: atzerriko ikasleei laguntzeko egitasmoa

Irudia

Datorren lauhilekoan datozen ikasle bisitariei harrera egiteko asmoarekin, Buddy deialdia abian dela jakinarazi nahi dizuegu.

GKZ Buddy programaren helburua gure fakultatera datozen nazioarteko ikasle bisitariak (Erasmus+, Latinoamerika edo Beste Norakoak) laguntzea da.

Buddy bat gure unibertsitateko ikasle bat da, esperientziagatik, ekimen pertsonalagatik edo adiskidetasunagatik, hirian eta campusean etorri berri diren bisitariei orientatzen laguntzeko prest dagoena.

Gainera, etorkizunean mugikortasun programaren batean (Erasmus+, Latinoamerika edo  Beste Norakoak) parte hartzeko asmoa duten ikasleentzat hainbat onura ditu buddy izateak.

Izen emateko irakurri ondorengo orria eta bertan eman izena: https://www.ehu.eus/eu/web/gizarte-komunikazio-zientzien-fakultatea/buddy

Egutegi arazoak direla eta, deialdi honetan parte hartzen duenari, batez besteko nota igoera ezin izango zaio kontuan izan 24/25 deialdirako baina bai hurrengo urteetarako. Benetan aproposa da graduko lehen edo bigarren urtean dauden ikasleentzat. Hala ere, ateak guztiek dituzte zabalik, baita aurretik bubdy izandakoek ere.

Abenduan zehar, izen eman duzuen guztiekin, bilera bat izango dugu eta azalpen gehiago emango dira.

Anima zaitez buddy izatera!

PD: aurretik buddy izan bazara ere, errepikatu dezakezu.