Eduki publikatzailea

2020ko “Invisible Express” ikus-entzunezko lehiaketa

Lehenengo argitaratze data: 2020/09/09

Irudia

2020ko “Invisible Express” ikus-entzunezko lehiaketan izena emateko epea irekita dago

Irailaren 25ean Lankidetza eta Garapenerako Bulegoak eta Kultura, Communication y Desarrollo  GKE-ak antolatutako Invisible Espress lehiaketan parte hartzeko epea amaituko da. Film Sozialak” Nazioarteko Zinema Ikusezina Jaialdiaren harira egin da ekitaldia.

Txapelketan, UPV/EHUko edozein ikaslek  film laburrak aurkeztu ahalko ditu, banaka nahiz taldeka. Lehiaketan parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik, info@kcdongd.org helbidera mezua bidalita.

Irailaren 29an emango da film laburrak egiteko gaiaren berri, campus bakoitzeko zentro batean emango den informazio hitzaldi batean. Izena emanda dauden ikasleei aldez aurretik jakinaraziko zaie noiz, non eta zerordutan izango den.

Film labur irabazleek sari hauek jasoko dituzte:

Epaimahaiaren Saria: 1.000 €

Ikusleen Saria: 500 €

Anima zaitez eta parte hartu!

https://www.ehu.eus/eu/web/oficop/invisibleexpress