Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Blogetan! Blog izarren bila lehiaketaren bigarren edizioa martxan jarriko dugu urtarrilaren 16tik aurrera.

Lehenengo argitaratze data: 2017/01/19

Blogetan! Euskal blogariak lehian lehiaketa Azkue Fundazioaren egitasmoa da, Argia laguntzaile duela.

Euskarak sarean geroz eta presentzia handiagoa izateko helburuan bat egiten dute Azkue Fundazioak eta Argiak. Mundu digitalean euskaraz aritzeko hautua egin duten pertsonak prestigiatzea da horretarako bide bat.

Blogetan! lehiaketaren helburua blogari euskaldunak piztea da eta haien lanari oihartzuna ematea, blogean lantzen den gaia edozein izanda ere. Lehiaketa honen lehen edizioa duela hiru urte egin zen eta beronen arrakasta ikusita, Azkue Fundazioak eta Argiak aurten berriro ere antolatzea erabaki dute, 2017an ere euskarazko blogari onenak aukeratuz.

Edonork parte har dezake lehiaketan, nahikoa da euskaraz blog bat idaztea.

Irabazleak publikoaren Internet bidezko bozketaren bidez eta epaimahaiaren iritzien bitartez aukeratuko dira.

"Lehiaketa" atalean dituzue xehetasun guztiak.

ANIMATU ETA PARTE HARTU ZURE BLOGAREKIN!

  Kategoriak

  •    Kultura (zinema, literatura, artea, diseinua, moda, sukaldaritza, gastronomia, enologia, musika…)
  •    Gizarte eta politika (historia, humanitateak, ekonomia, hezkuntza, zuzenbidea…)
  •    Aisialdia (zaletasunak, kirola, bidaiak...)
  •    Zientzia eta teknologia (Natura, osasuna, 
     

Blogen izen ematea/proposatzea: urtarrilaren 16tik otsailaren 13a arte zabalik egongo da