Eduki publikatzailea

"Oinezko, txirrindulari, zure bizitza gurutzatu ez dezatela " IV . Lehiaketa

Lehenengo argitaratze data: 2017/10/03

Cartel

Stop Accidentes EAE-k abian jarri dugu "OINEZKO, TXIRRINDULARI, ZURE BIZITZA GURUTZATU EZ DEZATELA" IV. ARGAZKI LEHIAKETA, Euskal Herriko edizioa, non hautatutako hamabi argazki onenekin erakusketa ibiltari bat egingo dugu, herritarrengan mugikortasun seguruari buruzko hausnarketa bultzatzeko asmoz.

EPEAK
Argazkiak hartzeko azken eguna 2017.ko azaroaren 30 (barne) izango da.

SARIAK
3 Sari emango zaizkie 3 argazki onenei:
1. saria: Esku-ordenagailu bat eta 250 € esku-dirutan.
2. saria: Asteburuko bidaia eta 150 € esku-dirutan.
3. saria: Tablet bat eta 100 € esku-dirutan.