Eduki publikatzailea

Unibertsitateetako mugikortasun iraunkorrari buruzko bideo lehiaketa

2018.10.03

Estrategia nagusi gisa kontzientzia sorrarazteko helburuz, U-Mobek eta sarea osatzen duten unibertsitateek beren campusetako mugikortasun iraunkorrari buruzko bideo lehiaketen kanpaina bateratu bat atera dute.

Lehiaketak aldi berean iragarriko dira, Europako 2018ko Mugikortasun Astearen inguruan. Lehiaketen bidez, unibertsitate komunitateko kideek aukera izango dute beren sormena erakusteko; horrez gain, beren ikastegi edo lantokiko eguneroko irisgarritasunari eta mugikortasunari buruz duten ikuspegia azalduko dute.

Informazio guztia: https://www.ehu.eus/eu/web/iraunkortasuna/-/concurso-movilidad-universidades