Eduki publikatzailea

Hitzaldia: "Gauean elkar gurutzatutako trenak edo Jano Birfonte? Gizarte Zientzien eta Historiaren arteko elkarrizketari buruzko saioa", Zira Box

Ekitaldia Fakultateko Dekanotzak eta Historia Garaikidea Zailak bultzatuta.

Gauean elkar gurutzatutako trenak edo Jano Birfonte? Gizarte Zientzien eta Historiaren arteko elkarrizketari buruzko saioa
Zira Box (Universitat de València)

Hitzaldi honen helburua Historia eta Gizarte Zientzien arteko erlazioa aztertzea da, hain zuzen hauen elkarrekiko eta beharrezko osagarritasunik abiatuta. Horretarako, bereziki Soziologiari erreparatuko zaio. Lehendabizi bi diziplinen arteko lotura historikoak aztertuko dira. Izan ere, bi diziplinen arteko harremanak historikoki une ezberdinak bizi izan ditu, elkarren arteko muturreko gutxiespenetik joanda hauen arteko elkarrizketa sakon eta probetxugarria erdietsi arte. Nahiz eta hitzaldian disziplinen elkarrekiko dependentziaren aldeko defentsa egin eta hauen arteko muga argiak finkatzeko zailtasunak agerian utzi, eztabaida ixtea ez litzateke hitzaldi honen helburua izango. Aitzitik, eztabaida bizia sortzea da xede nagusia, ikaslegoarekin batera, Historia eta Soziologiaren ibilbideak eta hauen elkarrekiko erlazio historiko aldakor eta konplexuak bezalako gaiak mahaigaineratuz.

EGUNA: Azaroak, 26
TOKIA: 20. Gelan
ORDUA: 12,15