Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Erasmus+, Latinoamerika eta Beste Norakoak deialdia.

Lehenengo argitaratze data: 2016/11/07

Irudia

2017-2018 ikasturterako Erasmus+, Latinoamerika eta Beste Norakoak nazioarteko mugikortasun programetan izena emateko epea, azaroaren 28tik abenduaren 18ra izango da GAURen bitartez.

Zalantza guztiak argitzeko eta eskaria behar bezala aurkezteko, Fakultateak antolatu dituen informazio-bileretara  joatea gomendatzen dizugu. Informazio-bilera azaroaren 16an izango da, Fakultateko auditorioan 10:00etan euskaraz eta 12:00etan gazteleraz.

 

Oso garrantzitsua da Fakultateko Mugikortasun Programak atalean datorren asteaotan eguneratuko den informazio guztia irakurtzea, baita Nazioarteko Harremanen Bulegoko informazioa ere.

STUDY ABROAD FAIR

Azaroaren 23an, asteazkena, eguerdiko 12:00etan Fakultateko Auditorioan Study Abroad Fair delakoa izango da. Bertan hainbat norakoetako koordinatzaileen bisita izango dugu eta zuzenean beraiek azalduko dizuete beraien unibertsitatean ikasle bisitarientzat daukaten eskaintza eta zuon zalantzak argitu ahal izango dituzue. Parte hartuko duten unibertsitateeetako ordezkariak:

  • Lituania - Vytautas Magnus University
  • Herbehereak - Saxion University of Applied Sciences
  • Herbehereak - Hanze University of Applied Sciences
  • Herbehereak - HU University of Applied Sciences Utrecht
  • Eslovakia - Pavol Jozef Šafárik University in Košice
  • Mexiko - Instituto Tecnológico y de Estudios Superiores de Occidente (ITESO)
  • Kazajstan - KIMEP University