Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Covid-19. Oharrak eta gomendioak

Lehenengo argitaratze data: 2020/09/15

Prebentzio dekalogoak

Prebentzio dekalogoak: ikasleak, AZP eta IRI

Sarrera jakinarazpena

Ikasleak

Ikasleek dagokien taldean eta azpitaldean ertorri behar dute bakarrik.

Internet bidez egin ezin dituzun idazkaritzako izapideetarako, aurretiko hitzordua eskatu behar duzu ondorengo helbidean: https://noq.vitruviosistemas.com/noq/noq-portal/index.html#/

PDI eta PAS

Ikastetxera sartu garela jakinarazi behar da, beharrezkoa izanez gero, covid-19ko balizko kasuen trazabilitatea eta jarraipena errazteko. Jakinarazpen hori egiteko ikastetxera sartzen zaretenean unibertsitateko txartela eraikinean dagoen edozein eguneratzailetatik pasatu behar duzue. Mezu honen amaieran aurkituko duzue eguneratzaile horien kokapena.

Mesedez eskatzen dizuegu unibertsitate-txartela pasatzeko ohitura zuen eguneroko errutinan barneratu dezazuela, ikastetxean sarbidea jakinarazteko.

Horrela informaziorik zehatzena eman ahal izango dugu, bai eta baliagarriena ere, Osasun Zerbitzuak hala eskatzen badigu.

Fakultatetik kanpoko gonbidaturen bat ekartzen baduzue, bete ezazu, mesedez, 24 ordu lehenago gutxienez honako formulario hau:

https://forms.gle/FEQkHgvMoA8Q3nh77

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.