Eduki publikatzailea

Alemaniara Ikasketa Bidaia: " Alemanian Errefuxiatutako Pertsonen Harrera eta Integratzea"

Lehenengo argitaratze data: 2016/02/04

Alemanian errefuxiaturiko pertsonen harrera eta integrazioaren testuinguru politiko sozial, mediatiko eta kulturalaren gainean gehiago jakin edo ezagutu nahi zenuke? Profesionalki eta boluntarioki proiektu honekin konprometiturik dauden ekimen zibilak eta ikasle ekimenak ezagutu nahi dituzu? Alemaniako unibertsitate-sistema ezagutu eta gaiarekin erlazionaturiko proiektuen eta horien aplikazio praktikoen berri izan nahi duzu? Jakintza arlo ezberdinetako parte-hartzaileekin ezaguera eta esperientzia trukeaz gain, kultura trukea ere bizi nahi duzu?

Izena eman otsailaren 20a baino lehen Alemaniara 2016ko urriaren amaieran / azaroaren hasieran gauzatuko den 7 eguneko bidaian!

Baldintzak

Gutxienenez graduko 2. ikasturtean egotea ondorengo graduren batetan: gizarte zientziak, alemaniar filologia, itzulpengintza eta interpretazioa, ikus-entzunezko komunikazioa, psikologia, gizarte langintza eta erizaintza, enpresen administrazio eta zuzendaritzako eta zuzenbideko gradu bikoitza eta kriminologia zuzenbidea.

Gutxiengo ingeleseko B2 maila, alemaneko B1 (hautazkoa)

Motibazio gutuna bertan, batetik, motibazio pertsonala eta, bestetik, motibazio akademikoa azalduz (gehienez orrialde bat, ingelesez idatzita). Aurkezteko epea: 2016ko otsailaren 17a.

Informazio bilera: asteazkena, otsailaren 10a, 16:00etan EHUko Letren Fakultatean.

Mesedez,  kontaktuan ipini alemaneko irakaslearekin (DAAD): kathrin.jahn@ehu.eus