Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Jardunaldia Jardunaldia

Develop Film Market topaketa Bilbon

Develop Film Market Euskal Herriko ikus-entzunezko eta zinemagintzako profesionalei zuzendutako topaketa da. Elbio Aparisi Nielsen eta Jara Ayúcaren zuzendaritzapean sortutako ekimena. Zinemagintza independente, telebista eta transmedia industriaren arteko kohesio, elkar-laguntzak, esperientziak eta lan-sare indartsuak sortzeko asmoarekin jaioa. Enpresa, kolektibo, zein erakunde ezberdinen arteko eztabaida eta dinamiken bidez, sektoreko ezagutzak sustatzeko lekua da hau.
Urtarrilaren 29an ospatuko da, doakoa eta irekia den, topaketa honen hirugarren edizioa. Abiapuntu nagusitzat, harreman profesionalen garapena izango du. Hori dela eta, Speed Meeting Develop netwoking-ean parte hartzeko 16 pertsonentzako deialdia egin da. Bertan, ikus-entzunezko profil ezberdinetako profesionalak elkartuko dira etorkizunerako aliantzak sortzeko asmoz. Speed Meeting Bilbao (Laura San Martin eta Garazi Serrano dira formatu honen sortzaileak) ekimena egongo da honen atzean, Develop-en Pitch Room gela kudeatzen. Aldi berean, auditorioan, Euskal Herrian filmatutako "Escisión" low cost luzemetraia ikusgai egongo da. Proiekzioa amaitutakoan, diru-laguntzarik gabeko filmazioen inguruan luze hitz egiteko aukera izango dute mahai-ingurura hurbiltzen direnek. Izan ere, Luis Vil, filmaren zuzendaria, bertan egongo da bereganatutako bizipen eta jakintza guztiak, auditorioarekin banatzeko prest.

Harremanetarako