Breadcrumb

Eduki publikatzailea

EITB multimedia taldean praktikak egiteko deialdia. 2024-2025

25 plaza
Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2024ko maiatzak 16

 

120 ECTS kreditu gaindituta duten ikasleek, aukera dute 2024ko urritik 2025eko abuztuaren 31ra bitartean praktikak egiteko EITB Multimedia taldean.

Lekuak

Prestakuntza praktikoa honako leku hauetan jaso daiteke:

  • Errealizazioa (Bilbo)
  • Erredakzioa ETB (Bilbo)
  • Eusko Irratia Donostia  
  • Eusko Irratia Bilbo
  • Eusko Irratia Gasteiz
  • GAZTEA (Donostia)
  • EITBnet (Bilbo)

Egutegia eta Ordutegia

Praktikak egutegi eta asteroko ordutegi honekin garatuko dira:

  • 2024/10/01-2025/05/31 – 20 ordu astean
  • 2025/06/01-2025/8/31 – 35 ordu astean

Garrantzitsua: ez dira bi plaza ezberdin, onuradun bakoitzak praktikaldi osoa egingo du; hortaz, plaza bakoitza 11 hilabetetan garatuko da.

Ordainsaria

Onuradunei Gizarte Segurantzan alta emango zaie eta jasoko dituzte:

  • hilean 550 euro (astean 20 orduko aldian daudenean)
  • hilean 750 euro (astean 35 orduko aldian daudenean) 

Euskara

Eskatzaileek C1 maila izan beharko dute egiaztatuta Errealizazio arloko plazetarako eta C2 maila Erredakzio arlokoetarako. Eskabidea egiten dutenean ezin badute agiri bidez egiaztatu, EITBk maila-proba bat egingo die hautagaiei

Prozedura

Intersesa duten ikasleek honako prozedura jarraitu behar du:

Dokumentazio osoa aurketen ez duen eskaera oro hautaketa-prozesutik kanpo geratuko da.

Epea

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2024ko maiatzak 16