Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Energia berriztagarriak Euskal Herrian. Gatazka edo aterabidea? Mahai ingurua

Irudia

(Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ekopol ikerketa-taldea)

Ondo dakizunez, egunotan Euskadin energia berriztagarriak bultzatzeko agertzen ari diren proiektuek eta planek ezinegonak, eztabaida sutsuak eta nolabaiteko gatazkak sortu dituzte hainbat lekutan. Trantsizio energetikorako eta eko-sozialerako ezinbestekoak izango diren azpiegiturak non kokatu eta nola egin, ondo planifikatu eta pentsatu beharreko zeregina da, jendearekin harremanetan ez bada, kolokan jarri baitaiteke egitasmo osoa. 

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ekopol ikerketa-taldetik uste dugu garrantzitsua izan daiteela eztabaida patxadatsu eta arrazoitsuak bideratzeko ahalegin bat egitea. Horregatik, EHUgunerekin batera, zenbait mahai-inguru anitz eta zabal antolatu ditugu. Beti ere, gaiaren inguruan egon daitezkeen diskurtso eta hausnarketa guztiak laburbildu eta plazaratu nahian.
Hiru data eta hiru leku aukeratu ditugu, ahalik eta jende gehienak hurbiltzeko aukera izateko. Hizlariak perfil eta iritzi desberdinetakoak izango dira hiruretan. Donostin, adibidez, Aitor Aldasoro (EAJ-PNV), Alvaro Campos (UPV/EHU), Alazne Arruti (Goiener), Gotzone Zestorain (Etxalde) eta Hodei Arzak (Ekiola) izango ditugu elkarrizketan.

Lehenengoa Donostin izango da, otsaialaren 23an, arratsaldeko 17:30etan.
Carlos Santamaria Zentroa/Biblioteka
Ibaetako Campusa

Moderatzailea: Nerea Azurmendi


Bigarrena, Gasteizen egingo dugu, martxoaren 23an.
Hirugarrena eta azkena, Bilbon izango da, apirilaren 25ean.


Etortzeko ez da izenik eman behar, sarrera librea izango da baina aldez aurretik apuntatzea gomendatzen dizuegu.
Bertan itxarongo zaitugu!

Informazio gehiago www.ekopol.eus helbidean.