Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Erakusketa: "Ascenso y caída del Estado Islámico (2012-2018) Siria, Irak y Libia". Ricardo García Vilanova.

Irudia

Erakusketa honek EI Estatu Islamikoaren goraldia eta erorialdia erakusten du, talde jihadista honek goraipatutako kalifatoaren gotorlekuetan nagusiki ateratako argazkien bitartez. Bertan agertzen dira Mosul eta Al Raqa hirietan gertatutako borrokak, ondorengo liberazioa eta gaur egungo egoera. Besteak beste Kobane, Sinyar edo Sirte bezalako hirietan jazotako batailen irudiak ere biltzen ditu.

 

Ricardo García Vilanova fotokazetariak 2012 urte hasieran Alepon (Siria) hasitako lan paregabe eta originala ikusten ari zara. Momentu hartan EI Estatu Islamikoaren jihadistek talde txiki bat osatzen zuten, eta gerora lortuko zuten boteretik oraindik urrun zeuden. Siriako gerra (Bigarren Mundu Gerraz geroztik errefuxiatuen krisirik latzena sortu duen gatazka) izan da EI Estatu Islamikoa munduan ezagutzera eman duena, nahiz eta jatorria 2003ko Irakeko inbasioan izan. Kalifato Islamikoa nagusiki Siria, Irak eta Libian kokatzen da, baina beste herrialdetara ere zabaldu du bere eragina atentatu terroristen bitartez, hala nola Nigeria, Tunisia, Egipto, Afganistan, Yemen, Mali…Europa eta Ameriketako Estatu Batuak barne.

Erakusketa honek bilatzen duena da gerraren ondorioei buruzko gogoeta bat egitea, bai eta egoera horretatik ihes egiten duten milioika lagunen dramari buruz ere.

 

Bilbo, 2018ko ekainaren 20tik uztailaren 18ra bitartean.
Muelle Evaristo Churruca (Bilbao)