Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Errektorea aukeratzeko hauteskundeak. Botoa aldez aurretik emateko egunak. Ikaslegoa

Lehenengo argitaratze data: 2020/11/09

Azaroaren 26an Errektorea aukeratzeko hauteskundeetan parte hartu ezin duten ikasleek azaroaren 9tik 23ra arte eman ahal izango dute botoa dekanotzako idazkaritzan, 11:00etatik 14:00ak arte.  

Boto txartela gutunazal itxi batean sartuko da, ondoko agiriren baten fotokopiarekin batera: NAN, pasaportea, gidatzeko baimena, edo unibertsitateko txartela. Gutunazal hori beste gutunazal batean sartuko da eta azken horren kanpoko aldean boto emailearen izen-abizenak idatziko dira, eta sinatu egingo da hegalean.

Egungo osasun-egoera dela eta, mesedez eskatzen dizuegu dagoeneko atera dezazuela NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo unibertsitate-txartelaren fotokopia.

 

Agiria (pdf, 661 KB)