Eduki publikatzailea

Etikasi 2022 programarako deialdia

Lehenengo argitaratze data: 2022/02/16

Kartela

Etikasi Giza Eskubideetan oinarritutako hezkuntza-proiektu bat da. Giza duintasunaren giza oinarrian oinarritua eta bakearekiko, aniztasunarekiko eta elkartasunarekiko konpromisora bideratua dagoena, enpatiaren aldeko hautua eginez. Programa honen helburua etikari (etika ikasi) eta Giza Eskubideei buruz ikastea da, Ipar Irlandako eta Euskadiko leku enblematikoetara hezkuntza-bisitak eginez. Leku horiek giza eskubideen urraketek markatu dituzte, eta bizikidetza erronka gisa ulertzen da, bai tokiko mailan zein globalean.

Etikasiren aurreko bi esperientzien ondoren, aurten bi bidaia egingo dira: bost eguneko bidaia Ipar Irlandara eta asteburu bat Euskadiko herri baztuetan: Pasaian eta Errenterian.

18 eta 30 urte bitarteko EAEko Lanbide Heziketako Erdi eta Goi Mailako Zikloetako eta Unibertsitateko graduko  ikasleek izango dute parte hartzeko aukera.

Interesdunek izen-emate fitxa bidaltzeko epea martxoaren 13ra arte izango dute. Bestalde, martxoaren 16rako, lau dokumentu bidali beharko dituzte.