Eduki publikatzailea

Euskal hedabideen audientzia digitala: metrika adostuen garaia UDA IKASTAROA - EMAN IZENA!

Irudia

Nola neurtu audientzia digitalak modu eraginkorrean? Zer urrats eman eremu honetan datozen aldaketen aurrean?

Webguneetako klik kopuruak begiratu ohi ditugu, bisitak, zenbat erabiltzaile sartzen diren, nondik datozen… baina nola neurtuko dugu, adibidez, sare sozialetan soilik informatzen den gaztearen audientzia? Edo Telegram kanalean titularrak irakurtzen dituena? Eta Spotifyn podcasta entzuten duena?

Aldatu dira hedabideak kontsumitzeko moduak.

Ezinbestekoa da irakurle eta ikus-entzuleen datuak ondo jasotzea eta egoki interpretatzea, horren araberako erabakiak hartzeko gero. Erronka horri erantzuten hasteko antolatu dugu ikastaro hau Behategiaren eta Hekimenen artean elkarlanean, Euskal Herriko Unibertsitateko NOR Ikerketa Taldearen eta Euroeskualdearen laguntzaz.

Irailaren 12 eta 13an Donostian egingo dugun uda ikastaro honen bidez, euskal audientzia digitalen eremutik abiatuta, metrika adostuen garaira urratsak ematen hasteko lehen gogoeta zabala egingo da unibertsitatea, sektorea eta administrazioa elkartuta. Zatoz zeu ere: https://www.uik.eus/eu/jarduera/euskal-hedabideen-audientzia-digitala-metrika-adostuen-garaia