Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Fakultateko kudeaketari Aipamena

Lehenengo argitaratze data: 2020/12/18

Atzo, Bilboko Euskalduna Jauregian, Eusko Jaurlaritzak eta Euskalitek antolatutako kudeaketa aurreratuko sariak banatzeko ekitaldia egin zen. Ekitaldi horretan, gure Fakultateak zilarrezko A saria jaso zuen, egindako kudeaketagatik.

Aipamen horiek enpresen eta erakundeen kudeaketa balioesten zen dute, panel independente baten kanpo-ebaluazioa oinarri hartuta. Gure Fakultatearen kasuan, 30 elkarrizketa baino gehiago egin zitzaizkien zentroko kolektibo guztiei hiru egunez.

Beraz, gure eguneroko lanean Fakultatea osatzen duten komunitate osoaren (administrazio eta zerbitzuetako langileak, irakasleak, ikasleak, ikertzaileak) lana eta ahalegina balioesten duen aintzatespena da.

Dekanotza Taldearen izenean, eskerrak eman nahi dizkiegu aitortza hori ahalbidetu duten pertsona guztiei, bere lana eta laguntzagatik.