Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Euspot lehiaketaren erronka berria: gazteak zientziara hurbiltzea

  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana Euskadi 2030 (ZTBP 2030) izango da babesle nagusia.
  • Euskarazko spot lehiaketaren 12. edizioa ospatuko da.
  • 3.000 euro banatuko dira saritan.

EUSPOT euskarazko spot lehiaketa da. Euspot Euskal Herrian aitzindaria da euskara, sormena eta publizitatearen arloa uztartzen eta erreferente bilakatu da euskarazko publizitatearen harrobia lantzen. Horretarako, antolatzaileek urtero gai desberdin bat proposatzen dute eta lehiakideek, nahi duten estilo, teknika eta baliabideak erabilita, erantzun beharko diote sormen erronka horri.

Erabat errotutako lehiaketa da eta orain arteko edizioetan 600 spot jaso dira. Adin eta maila guztietara zuzendutako sariak daude, eta gazteen harrera oso ona izan ohi da.

Aurtengo gaia zientzia eta teknologia
Askotarikoak izan dira azken urteotan landu beharreko gaiak, eta aurten gazteak zientziara gerturatzen saiatuko da. Erronka ez da nolanahikoa!

3.000 euro saritan
Aurten ere 3.000 euro baino gehiago banatuko dira saritan; guztira sei sari izango dira. Irabazle nagusiak 1.000 euroko saria eskuratuko du.

Honen berri jasotzeko, zatoz prentsaurrekora urtarrilaren 25ean, asteazkena, Donostiara, Eusko Jaurlaritzaren delegazioko prentsa aretora (Andia kalea, 13).

Eguna: URTARRILAK 25
Ordua: 12:30
Lekua: DONOSTIA. Eusko Jaurlaritzaren delegazioko prentsa aretoan (Andia kalea, 13)
Parte hartuko dute: Cristina Uriarte Toledo, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako komisionatua; Arantzazu Lagunilla, Arteman Komunikazioko zuzendaria; Goio Arana, Mondragon Unibertsitateko Komunikazio campuseko zuzendaria; Unai Elkoro, Aretxabaletako alkatea; Naiara Okina, Arizmendi ikastolako komunikazio arduraduna eta Leire Luengo, Bai Euskarari Elkarteko ordezkaria.

 

Informazio osoa: 

https://euspot.eus/zientzialari-eta-ikertzaile-izan-nahi-dut/

Bideo promozionala: 

https://www.youtube.com/watch?v=1F8xxygvs5c

Informazio gehiago: www.euspot.eus