Eduki publikatzailea

Euspot lehiaketaren hamaikagarren edizioa

Lehenengo argitaratze data: 2022/01/25

Euspot
  1. Lehiaketaren helburuak: euskarazko sormena bultzatzea eta ikus-entzunezko publizitate arloan euskararen erabilera sustatzea.
  2. Sustatzaileak: Aretxabaletako Udala da lehiaketaren sustatzaile nagusia. Antolakuntza batzordea Arteman Komunikazioak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Arizmendi Ikastolak osatzen dute, sustatzaile nagusienarekin batera.
  3. Babeslea: Euskadiko Kooperatiben Goren-kontseilua.
  4. Laguntzaileak: Bai Euskarari Elkartea eta Audionetwork.
  5. Gaia: ZERGATIK LAN EGIN KOOPERATIBA BATEAN?
  6. Lanaren ezaugarriak: spota edozein formatutan grabatu ahal izango da: horizontalean ala bertikalean. Edizioa eta post-produkzioa ere nahi diren programekin egin ahal izango dira. Betiere, hobetsi egingo dira HD formatuan, progresiboan grabatutako eta muntatutako lanak.
  7. Lanen iraupena: 30 segundo gehienez.
  8. Hizkuntza: lanek euskarazko lokuzioa izan beharko dute.
  9. Lanen aurkezpena: bi eginkizun bete beharko ditu parte-hartzaileak:
    1. euspot.eus/parte-hartu ataleko formularioa bete.
    2. Lanak Wetransfer Interneteko bidalketa tresna bitartez helarazi beharko dira hurrengo helbidera: euspotlehiaketa@arteman.eus. Mezuan zehaztu beharko dira lanaren izenburua, taldeko parte-hartzaileen izen-abizenak eta kontakturako telefono bat. Artxiboek 2GB baino gutxiagoko tamaina izan beharko dute eta Mp4 formatua (H.264 kodekean).
  10. Eskubideak:
    1. Lanak aurkeztu beharko dira Creative Commons lizentziapean.
    2. Erabiltzekotan, musika izan beharko da lizentzia librekoa, spotentzat propio sortutakoa edo www. audionetwork.com-ek lehiaketarako jarritako bildumatik hartutakoa.
    3. Spotean adin txikikoak agertzen badira, nagusien sarien kasuan, egileak bermatu beharko du baimen sinatuz adin txikikoen guraso edo tutoreen baimena dutela.
  11. Hedapena: antolakuntzaren esku gelditzen dira lehiaketara aurkeztutako lanen erabilera eskubideak. Betiere, lan horien hedapena egingo da lehiaketaren asmoa beteko duten ekimen eta eginkizunetan.
  12. Spotak entregatzeko epea: 2022ko maiatzaren 19an, goizeko 10:00ak baino lehen entregatu beharko dira spotak.
  13. Publikoaren botoa: publikoak bozkatu ahal izango du 2022ko maiatzaren 23tik (eguerdiko 12:00etatik) 27ra arte (eguerdiko 12:00ak).
  14. Sari banaketa: 2022ko ekainaren 2an egingo da sari banaketa ekitaldia Aretxabaletako Arkupe kultur etxean, 19:00etan.
  15. Epai-mahaia: Antolakuntza batzordeko ordezkariek osatuko dute. Epai-mahaiak horrela erabakiz gero, sariak hutsik geratuko dira.
  16. Sari nagusiak:
    1. Spotik onena (1.000 euro).
    2. Publikoaren saria (500 euro).
    3. Gazteen saria (18 urtetik beherakoak) (500 euro).
    4. Musika sinkronizazio onenaren saria (300 euro).
  17. Sari gehigarriak:
    1. Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena (500 euro).
    2. Arizmendiko ikasleen spotik onena (250 euro).
  18. Parte-hartzaileak: norbanakoak, taldeak zein enpresa profesionalak izan daitezke.
  19. Oinarrien onarpena: lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.