Breadcrumb

Eduki publikatzailea

BULATS-CERTIUNI azterketa Erasmus-erako

Lehenengo argitaratze data: 2015/10/06

Certiuniko deialdi berri bat atera da ingeleseko BULATS azterketa egiteko, hurrengo mugikortasun deialdian aurkezteko euren ingeleseko maila egiaztatu behar duten ikasleei zuzenduta. Izena emateko epea zabalik dago urriaren 05tik 26ra (23.59 arte). Hona hemen deialdiaren laburpena:

Egunak: azaroak 2 eta 3
Hiru jardunaldi egingo dira (adi: bakar batean eman behar duzu izena azterketa osoa jardunaldi bakar batean egiten baita) :
1. jardunaldia: azaroak 2, 9.30etan
2. jardunaldia: azaroak 2, 15.00etan
3. jardunaldia:azaroak 3, 9.30etan
Unibertsitatea: Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)
Tokia: Elurreta Eraikineko (Nieves Cano kalea 33) AI2  informatika gelan, lehenengo solairuan, Arabako Campusa - 01006 GASTEIZ.
Izena emateko epea: 2015/10/05 - 2015/10/26
Deskribapena: egiaztapen frogak
BULATS Ingelesa: Test 4 Destrezas (hiru froga batera); edo banaka : Test Comprensión Auditiva y de Lectura; Test Expresión Oral; Test Expresión Escrita.