Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Neuromarketing esperimentua

Lehenengo argitaratze data: 2015/10/08

Publizitate iragarkiei buruzko ikerketa bat egiten ari gara eta boluntario elebidunak (euskara-gaztelania) behar ditugu neuromarketing esperimentu batean parte hartzeko.

Partehartzaileek bideo batzuk begiratuko dituzte, pultso eta erantzun galbanikoa neurtzen duen sensorea (http://usenns.com/workstation-mini/) ezker eskuan eramaten duten bitartean. Teknologia horiek nola funtzionatzen duten ikusteko ezinbesteko aukera izango da. Gero eta gehiago erabiltzen dira merkatu ikerketan, edozein motako ikustentzunezkoak testatzeko: spotak, filmak eta telebistako programak.

Zure kabuz ikusi nahi baduzu, bete ezazu galdetegi hau (10-15 minutu beharko dituzu):
https://docs.google.com/forms/d/1yoo96dEJEUQrlznh3DZqXzzM9s1rp6ih0e7U65VVziA/viewform

Eskerrik asko zure laguntzagatik.

Ondo izan,

Sergio Monge (sergio.monge@ehu.eus)
Elena Olabarri
Joseba Etxebarria
Sandra Usín