Eduki publikatzailea

Tailerra: IRAGANAREN ERABILERA: Nola idazten era irakasten den historia gizarte zatituetan eta gatazka osteko egoeretan

Lehenengo argitaratze data: 2015/03/05

Emango du ikastaroa:
Farida Shaheed Andereak , Kultura Eskubideen Arloko Nazio Batuen Txostengile Bereziak.

Aurkeztuko dute:
Monika Hernando Porres Andereak, Eusko Jaurlaritzaren Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendariak.
Joseba Agirreazkuenaga Doktoreak, Katedraduna UPV/EHUko Historia Garaikidea Sailean

Lantegian, Farida Shaheedek Historia idazteko eta irakasteko moduari buruzko txostena aurkeztuko du. Txosten horretan, narratiba historikoak lantzen dira, eta kultura-ondare eta identitate kolektiboaren ikur diren aldetik zer-nolako garrantzia duten azpimarratzen.

Txostenean, Farida Shaheedek defendatzen du historiaren irakaspenak hausnarketa kritikoa bultzatu behar duela eta ikuspuntu askoko ikuspegi bat hartu behar dugula, kontuan hartuta iritzi- eta adierazpen-askatasuna, informazioa- eta hezkuntza-eskubidea, askatasun akademikoa eta pertsonek eta taldeek beren kultura-ondarea eta besteena eskuratzeko duten eskubidea.

 

  • 2015ko martxoaren 17a. 10:00-12:00
  • UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditorioa
  • Sarrera librea. Etorri behar izanez gero, bete izen-emateko orria
  • Lantegia ingelesez izango da
  • Informazio gehiago:
    m.vazquez@unescoetxea.org
    94 427 64 32