Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Formazio osagarria emango duten 18 ikastaro

Lehenengo argitaratze data: 2017/11/07

Ikasle  edo/eta ehualumniko kide agurgarria,
Lan munduan sartzeko zeharkako gaitasunek duten garrantzia ikusita, Ikasleen eta  Enplegagarritasunaren Arloko Errektoreordetzan formazio osagarria emango duten 18   ikastaro antolatu dira  (informazioa ondorengo orrietan). Ikastaro  horiek  25-30 pertsona osatzen duten talde txikitan emango dira.

Aipatutako   ikastaroetan parte hartzeko 1 eranskina bete  behar duzu eta  bidali  eranskinean agertzen den helbidera azaroaren 14rako.  Eskaerak jasotzen diren dataren arabera esleituko dira ikastaroetako plazak.

Azaroaren16rako mezu  bat jasoko duzu adieraziz ikastaroan edo ikastaroetan   plazarik  esleitu  zaizun eta  ikastaroa emango den gela.

Lehentasuna emango zaie Graduaren azken urtean dauden ikasleei.

Aprobetxatu ezazu aukera!