Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Garapenerako lankidetzari buruzko tailer praktikoak

UPV/EHUko Garapenerako Lankidetza Bulegotik   “Talleres Prácticos en Cooperación al Desarrollo” Ikastaroetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Ikastaro honek UPV/EHUko ikasleei eskaintzen die prestakuntzarako eta egungo garapenerako lankidetzaren rolaren gainean gogoeta egiteko gune bat. Gaira hurbilduko gara tailerretan eta eztabaida foroetan oinarritutako metodologia baten bidez. Komunikazioa eta teknologia berriak erabiliko dira irakaskuntzarako nahiz ikaskuntzarako.

Tokia: UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea

Gela: 20                           

Datak: 2018ko apirilaren 12tik/ maiatzaren 10era.

Ordutegia: 15:30etatik 18:30etara.

Matrikula: Doan helbide elektroniko honetan: https://www.ehu.eus/es/web/oficop/2017-2018-ikastaro-monografikoak

Ikastaroaren egitaraua ikusi eta izena emateko: https://www.ehu.eus/eu/web/oficop/2017-2018-ikastaro-monografikoak