Garapenerako Unibertsitate Lankidetzari buruzko online ikastaroa (15. Edizioa)
Lehenengo argitaratze data: 2025/09/04
Egin maleta, bidaia solidarioa egingo dugu eta!
Ez duzu pasaporterik behar, ikasteko, enpatizatzeko eta jarduteko gogoa bakarrik. Garapenerako Unibertsitate Lankidetzako Online Ikastaroan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
- Nola eraikitzen den mundu justuago bat
- Zer erronka ditu planetak?.
- Benetako istorioak, ekintzara pasatzera bultzatzen gaituztenak
Aldaketaren parte izan nahi duzu?
Iraupena: 6 aste. 37.5 h (hautazko 1.5 kreditu baliozkotu ahal izango da)
Noiz emango den: 2025eko urriaren 14tik azaroaren 24ra arte.
Izena emateko epea: 2025eko irailaren 4tik azaroaren 11ra bitartean.
Modalitatea: Online. eGelapi plataforma birtualaren bidez.
Ikasle kopuru mugatua dago (50 lagun)