Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Genero-ikuspegidun komunikazio-tailerra

Gure Donostiako Ekintzailetzako Formakuntza Ibilbidearen barruan, urteko bigarren jarduerara gonbidatu nahi zaituztegu, genero-ikuspegidun komunikazio-tailer bat! Datorren martxoaren 10ean, asteartea, 18:00etatik 20:00etaraDonostiako Emakumeen Etxean (Okendo kalea, 9).

Gaur egun, jasotzen dugun informazio guztiarekin, inoiz baino garrantzitsuagoa da ondo komunikatzen jakitea, eta hori gertatzen da sortzen dugun inpaktuaren kontzientzia hartzean, komunikazioa gizarte-balio eta -sinesmenen transmisore izan baitaiteke.

Tailer praktiko honen helburua da taldean gogoeta egitea genero-rolei, komunikazio ez-sexistari eta funtsezko beste kontzeptu batzuei buruz, eta, ondoren, ikuspegi kritikoa eraikitzea, jardunbide egokiak detektatzeko eta gure erakunde eta enpresetan aplikatzen jakiteko aukera emango diguten adibide grafikoen bidez.

Miren Lauzirika, EmakumeEkin-eko lehendakari eta sortzaileetako bat izango da hizlaria. 

Gaztelaniaz izango da eta doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da, esteka honetan egin dezakezu. Zure zain gaude!