Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Geu ere animalia. Animalia Ikasketa Kritikoen UPV/EHUko 1. Kongresua

Irudia

Animalia Ikasketa Kritikoen UPV/EHUko I. kongresuaren helburua gizakiok gainontzeko animaliekin dugun harremanari buruz hausnartzea da, baita Animalia Ikasketa Kritikoak esparru akademikoa EHUko ikasle, irakasle eta gainontzeko langileei ezagutzera ematea. Kongresua martxoaren 20tik 22ra izango da, Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko auditorioan eta 21. gelan, eta izen ematea doakoa da.

Programazioan, Animalia Ikasketa Kritikoetan adituak diren doktore eta doktoregaiak daude, baina baita gaiarekin lotura estua duten fotokazetariak, podcastgileak, ikasleak eta bestelako eragile batzuk ere. Kongresua baino egun batzuk lehenagotik, fotokazetaritza erakusketa bat izango da GKZ fakultatean, Carmela Fernández, Linas Korta, eta Aitor Garmendia (tras los muros) fotokazetarien ekarpenekin. Horrez gain, literatura animalistari buruzko tailer bat, Gurean dokumentalaren proiekzioa, lau libururen aurkezpena, bazkari solidarioak eta beste hainbat ekintza antolatu dituzte kongresuaren markoan.

Kongresurako doan izena emateko esteka

Instagram kontua

Youtube kontua

Twitter kontua

Kartela jaitsi (jpeg, 2,7 Mb)

Programazioa jaitsi (jpeg, 21,4 Mb)

Hizlariak:

Mikel Torres

Laura Fernandez

María R. Carreras

GUREAN dokumentalkaren projekzioa eta ezabaida kolektiboa: Animalien sufrimendurik gabeko jai-ereduak

Fotokazetaritza erakusketa:

Karmela Fernandez

Linas Korta

Aitor Garmendia (Tras los muros)

Literatura animalistari buruzko tailerra

--------------------------------

Martxoak 20 / 22 / 22

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean